BIZITZE ONA eta DESAZKUNDEA: YAYO HERRERO

http://cdn.livestream.com/embed/desazkundea?layout=4&clip=pla_b41d0989-7890-4e80-b7b4-e2e4fa3fa01e&autoplay=false

desazkundea on livestream.com. Broadcast Live Free
Advertisements

FEMINISTALDIA eta GRANADAKO 1. URTEURRENA

feministaldia2010.jpg

 

 

 

 

 

 

Hilabete honek feminismoari buruzko gogoeta politak ekarri dizkit. Pasa den astean zenbait bideo aurkitu nituen youtuben. Lagun batek Granadan jasotakoaren liburu eta bideoaren argitarapena kontatu zidanean, hara ni youtubera berririk aurkitzen nuen begiratzera, eta bat baino gehiago daude. Guztien artean, honako hau erakargarriena nire ustez:

Granadako jardunaldi feministen urtebete pasa delako, eta Gipuzkoako Plazandreokeko neskek Feministaldia antolatu zutelako eta hara joan ginelako SOSeko feministok; pozgarria izan zait abenduko lehenego hamabostaldia antolakuntza feministaren ildotik.

Horrela izanda, nahiz eta feminismoaren arrakasta edo pisua egunero gurekin egon, elkartze gune horiek zaintzea nahitaezkoa iruditzen zait, bai indarra hartzeko, baita feminista guztiok presente izan behar dugun “sare-irudikari feminista” ikustezin hori sendotzeko.

PIKARA magazine aldizkari feminista online

pikara.jpg

Feminismoari buruz sakondu nahi izan dugunontzat, berri feministak irakurtzeko aukera egon badago. “Mujeres en Red” eta “Sin genero de dudas” ezagutu nituenetik, urteak pasa dira, Montserrat Boixen eskutik lehenengoa eta Carmen Castrori esker bigarrena. Hauetaz aparte, Elsa G. Leverren “MujeresNet” eta besteren bat ere bisitatzen ditut noizean behin.

Horrela izanda, gauza bat feminismoari buruzko berriak irakurtzea da -horretarako aipatu ditudan portalak itzelak dira-, eta beste gauza bat, ikuspegi feminista duten berri interesgarriak eta frexkoak eskuragarri izatea da. Azken honekin falta genuenok badaukagu zer berri ospatzeko:

http://www.pikaramagazine.com

Oraingoan, eskaeratxo bat daukat: kazetari euskalzaleren batek sarrera honekin topo egiten badu, June Fernandezek, Maite Asensiok, Itziar Abadek eta Lucia M. Odriozolak, Kazetarion berdinsareko kideek sortu duten proiektu honetan euskaraz parte hartzeko gonbidapena luzatzera ausartzen naiz. Anima zaitez, beraz proiektua sakon ezagutzera, merezi duela!  

Z O R I O N A K   N E S K A K !

Claudio Naranjo eta hezkuntza patriarkala

Aspaldiko partez ez dudala bloga eguneratzen, egia esan azken urtean izandako lanak ez dit ia astirik utzi nire kontutxoak aurrera ateratzeko. Baina tira, ikusiko dugu hurrengo urtean zelan doan feminismo eta garapenarekin egindako lotura hau. Azken urtean bi gai hauek sakon landu ditut -lanari ezker, bestalde-. Batez ere ikuspegi kritiko batetik emakumeen eskubideekin lotura duten gaietan sakondu dut, errebindikazio feministetan sartuta nago goraino hilabete hauetan eta laister horri buruz zer edo zer idazteko aukera izatea espero dut. Guzti honetaz aparte, ez dira gutxi izan bidean aurkitu ditudan hausnarketak eta espazioak, baita ikuspegi berriak ere, Claudio Naranjok Bilbon emandako hitzaldia adibide polita iruditu zait hemen plazaratzeko.

Garapenean eta garapenerako hezkuntzan espreski, lan politikoa egitera ohituta egonda (ikuspegi politiko batetik behintzat), Claudiok zenbait argibide eman zizkigun lan honetan dihardugunoi,  piramide bati buruz hitz egin zigun, hiru elementuei buruz: adimena, emozioa eta zentzu animalari buruz, gizakiok hiru gaitasun hauek omen dauzkagu erabiltzeko.ikuspegi politikoa, nik adimenakin lotzen dut eta bere hitzetan, adimena da gehien lantzen dugun elementua orokorrean, gehiena, edo bakarra. Horrek mugatzen gaitu noski!

Orduan argia ikusi nuen eta tratu onetan lan egin behar dugula etorri zitzaidan burura, adimenari kasu egin baina emozioak ahaztu barik, lehenengo mailan ere jarrita. Ariketa hau egitea oso garrantzitsua da eta politikan ez dugu sarritan egiten, salaketan gelditzen garela dirudi eta feminismoak berak haura egitera derrigortu beharko gintuzke… hurrengo egun baten jarraituko dut honekin mamia baitauka gaiak.

FEMINISMOAK GARAPENERAKO AGENDAN TOPAKETA. Maiatzaren 27 eta 28an Bilbon.

topaketa-feminismo-eta-garapena.jpg

Bai ACSUR-Las Segovias, zein Hegoa, garapenerako politiken  inguruan sakontzen  adituak diren erakunde bezela, feminismoari loturik doan hausnarketa eraman dute aurrera honakoan. Ondorio gisa, ez dagoelako garapen polítika baliogarririk, ikuspegi feminista batetik ez badago eginda.

Horrela izanda, topaketa honek, agenda politiko bat eratzea izango du helburu. Egungo globalizazio egoeran eta zibilizazio krisian (ekologikoa, demografikoa, balioak, finantzak, etab.) ematen diren
feminismoaren gai gakoak identifikatu nahi ditugu. Alde batetik, elkarrizketa eta elkartrukerako gunea sortuko dugu, garapenaren inguruan lan egiten duten elkarteen parte hartzea bermatuta dago, baita Hego Amerikako mugimendu feministarena ere. Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Iparraldeko zein Hego Amerikako mugimendu feministen arteko lotura bultzatzeko gunea sortu nahi dugu, elkartasun eta lankidetza mugimenduetan agenda feministarekin bat datozen joera eta praktika kritikoa sortzeko.

Emakumeen eskubide ekonomikoak, zaintza krisiarekin lotuta; emakumeen eginkizuna  gatazka egoeretan; baita emakumeen eragina politikan eta gizarte parte hartzean izango dira bereziki landuko diren gaiak. Beti ere garapenaren inguruan egiten diren politikei begira, baina gure artean –Iparraldean-lortu beharreko erronkei ere.