Neska gaiztoak Kukutzara joaten dira!

Bilboko Mugimendu Feministak urteak daramatza Kukutza III Gaztetxean parte hartzen, instalazioak erabiltzen eta elkarrekin lan egiten, hasiera-hasieratik esan daiteke.

Maiz eskertu dugu espazio soziokomunitario honetako jendearen harrera, merkatuaren legeetan eta irizpide misoginoetan oinarritzen ez diren azpiegitura publiko eta pribatuen faltaren aurrean. Kukutzako lokaletan, besteak beste, honako hauek antolatu ditugu: autodefentsa ikastaroak, jardunaldi feministak, kontrainformazio aldizkariak, hitzaldiak, jaialdi ludikoak, etab. Bazterkeria eta bortizkeria arriskuan zeuden hainbat emakumeren egoera larriei erantzuna eman ahal izan diegu, beste edozein udaletako Emakume Sailetakoak baino askoz azkarrago, eta horretan gabiltzanok ondo dakigu hori lortzea asko lortzea dela.

Baina Kukutza ez da soilik lokal fisiko bat: 6.000 metro koadroko lokal handia baino gehiago da. Behin eta berriz aldatzen den lekua da, lanari esker eta bertan bizi direnei esker gizartearen aniztasunari ateak zabaldu zaizkio, herri aktibo, kritiko eta horizontala eraikitzen lagundu dute, gutxiengoa gehiengo da Kukutzan.

Horrenbestez, feministok oso interesgarritzat jotzen dugu Kukutza, errealitate pertsonala eta egunerokoa politika bada, Kukutzan hori errealitate bat da.

Ideiak, irizpideak eta sentipenak aurrez aurre trukatzen dira, espazio asanblearioetan. Kukutza, beraz, emakumeentzako jabetze eta formazio eskola da. Bertatik bertara, egunez egun, nekaezintasunez eta lanaz, estereotipoak eta patriarkatuak apurtzen ditugu.

Emakumeen parte hartzea zailtzen duten estereotipo hierarkikoen ereduen aurrean eta laguntza ereduen aurka gaude, emakumeen herritarren eta bereziki emakumeen dependentzia eta subsidiarietatea handitzen dutenak. Merkatuaren etsaitasun matxistaren aurrean Kukutza beharrezkoa dela uste dugu, beharrezkoak diren aldaketa pertsonal eta sozialak sustatzen dituelako, zalantza barik, heterosexismoetatik aske bizi den gizarte liberatu baten aurrean, patriarkatuetatik aske eta fundamentalismoetatik aske.

Horregatik guztiagatik, gure babesa eta elkartasuna erakutsi nahi diogu Kukutza III Gaztetxeari, eta eraiste lanen erantzule diren erakunde publikoei eskatzen diegu Bilboko hirigintza planeamenduan Kukutza III Gaztetxearen eraikinaren gizarte-erabilera jaso dezatela.

Neska onak zerura joaten badira, eta gaiztoak edonora…
GU KUKUTZARA GOAZ!!!!

ASAMBLEA DE MUJERES DE BIZKAIA • ANDERE BIDATZ Talde Feminista • ASOCIACIÓN TRABAJADORAS DE HOGAR • E.H.ko BILGUNE FEMINISTA •
LADYFESTA • MAMIKI EMAKUMEON KONPARTSA • MdMA •
MEDEAK • PLAZANDREOK • 7MENOS20
Áreas y comisiones de la mujer de : ELA – LAB – Mugarik Gabe

Advertisements