PIKARA magazine aldizkari feminista online

pikara.jpg

Feminismoari buruz sakondu nahi izan dugunontzat, berri feministak irakurtzeko aukera egon badago. “Mujeres en Red” eta “Sin genero de dudas” ezagutu nituenetik, urteak pasa dira, Montserrat Boixen eskutik lehenengoa eta Carmen Castrori esker bigarrena. Hauetaz aparte, Elsa G. Leverren “MujeresNet” eta besteren bat ere bisitatzen ditut noizean behin.

Horrela izanda, gauza bat feminismoari buruzko berriak irakurtzea da -horretarako aipatu ditudan portalak itzelak dira-, eta beste gauza bat, ikuspegi feminista duten berri interesgarriak eta frexkoak eskuragarri izatea da. Azken honekin falta genuenok badaukagu zer berri ospatzeko:

http://www.pikaramagazine.com

Oraingoan, eskaeratxo bat daukat: kazetari euskalzaleren batek sarrera honekin topo egiten badu, June Fernandezek, Maite Asensiok, Itziar Abadek eta Lucia M. Odriozolak, Kazetarion berdinsareko kideek sortu duten proiektu honetan euskaraz parte hartzeko gonbidapena luzatzera ausartzen naiz. Anima zaitez, beraz proiektua sakon ezagutzera, merezi duela!  

Z O R I O N A K   N E S K A K !