Claudio Naranjo eta hezkuntza patriarkala

Aspaldiko partez ez dudala bloga eguneratzen, egia esan azken urtean izandako lanak ez dit ia astirik utzi nire kontutxoak aurrera ateratzeko. Baina tira, ikusiko dugu hurrengo urtean zelan doan feminismo eta garapenarekin egindako lotura hau. Azken urtean bi gai hauek sakon landu ditut -lanari ezker, bestalde-. Batez ere ikuspegi kritiko batetik emakumeen eskubideekin lotura duten gaietan sakondu dut, errebindikazio feministetan sartuta nago goraino hilabete hauetan eta laister horri buruz zer edo zer idazteko aukera izatea espero dut. Guzti honetaz aparte, ez dira gutxi izan bidean aurkitu ditudan hausnarketak eta espazioak, baita ikuspegi berriak ere, Claudio Naranjok Bilbon emandako hitzaldia adibide polita iruditu zait hemen plazaratzeko.

Garapenean eta garapenerako hezkuntzan espreski, lan politikoa egitera ohituta egonda (ikuspegi politiko batetik behintzat), Claudiok zenbait argibide eman zizkigun lan honetan dihardugunoi,  piramide bati buruz hitz egin zigun, hiru elementuei buruz: adimena, emozioa eta zentzu animalari buruz, gizakiok hiru gaitasun hauek omen dauzkagu erabiltzeko.ikuspegi politikoa, nik adimenakin lotzen dut eta bere hitzetan, adimena da gehien lantzen dugun elementua orokorrean, gehiena, edo bakarra. Horrek mugatzen gaitu noski!

Orduan argia ikusi nuen eta tratu onetan lan egin behar dugula etorri zitzaidan burura, adimenari kasu egin baina emozioak ahaztu barik, lehenengo mailan ere jarrita. Ariketa hau egitea oso garrantzitsua da eta politikan ez dugu sarritan egiten, salaketan gelditzen garela dirudi eta feminismoak berak haura egitera derrigortu beharko gintuzke… hurrengo egun baten jarraituko dut honekin mamia baitauka gaiak.

Advertisements