GORA EMAKUMEON BORROKA, GORA MARTXOAREN 8A, GORA BORROKA FEMINISTA!!!

p1000982.JPGHEGOA eta ACSUR-Las Segovias-ek, 2010eko Maiatzaren 27 eta 28an, Bilboko EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzia Fakultatean (Sarrikon) aurrera eramango dugun Feminismoak Garapenerako Agendan Topaketa aurkeztu nahi dizuegu. Berri honekin batera, aipatutako topaketa zabaltzeko eratu dugun www.feminismos.hegoa.info web orrialdea ezagutarazi ere.

Topaketa honek Ipar eta Hegoaldeko emakumeak -nortzuk feminismoaren esparruan lan egin eta estrategiak proposatzen dituztenak- eta estrategi hauek ezagutu, bat egin eta suspertu nahi dituzten GGKE-ak bilduko ditu. Asmoa,  genero ikuspegitik, giza garapen iraunkor paradigmatik aurrera jotzea da.

Helburuak bi dira. Alde batetik, eztabaida eta hausnarketarako esparrua sortzea; bestalde, praktika eta diskurtso feministak nazioarteko lankidetzan eta GGKE-en politiketan eta ekintzetan argitasun, energia eta eragin gehiagorekin kokatzea.

Bertan, Hegoaldeko eta Iparraldeko mugimendu feministaren arteko elkarrizketa sendotzeko ahalegina egingo dugu, testuinguruaren arabera garatu diren estrategiak ikustarazi baita, gehienetan sistematizazio formalik gabe, emakumeen nazioarteko mugimenduak eskeinitako ekarpenak ere.

Gertakari honen emaitza nagusia emakumeen giza eskubideak aldarrikatzeko agenda polítiko bat isladatzen saiatuko gara. Agiri hau, topaketan egindako lanetik eratutako emakumeen interesak jasoko dituen emaitza erreibindikatiboa izango da eta Lankidetzan lan egiten duten erakunde, GGKE eta Hegoaldeko zein Iparraldeko mugimendu feministen arteko elkarlana bultzatzeko tresna gisa erabiliko da.

Nahi izanez gero, www.feminismos.hegoa.info zuen kontaktuen artean zabaltzeko eskaera luzatu nahi dizuegu.

 

Eskerrik asko!!

 

Advertisements