GRANADAN 30 URTE GEROAGO: IRAULTZA FEMINISTAREN BIDEAN

cartel_jornadas_granada.jpg30 urte asko direla esan dezaket 32 urte izanda, ez dakit beraz,ze nolako giroa egongo zen garai horretan Granadatik 1979an Jardunaldi Feministak ospatu zirenean, kristona seguruenik…

Esan dezakedana, berriz, dudarik gabe, aurtengo kasuan arrakastatsuak izan direla jardunaldiak. Polemikarekin hasteagatik, gizonen partaidetzaren eztabaida larregizkoa izan dela iruditu zait, badira miloika gune, non elkarren artean bildu gaitezkeen, neska eta mutilak feminismoari buruz aritzeko, zergaitik horrenbeste gatazka hiru eguntxo “bio-neska” artean elkartzeko aukerarekin?, zeren beldurra dago?. Polemika, aipamentxo hau baino konplexuagoa dela argi daukat, baina badakit baita, gizonek parte hartzeko bide irekia izango balute akabo jardunaldi feministekin. Hala eta guztiz, gizonen bat hortik ibili da jardunaldi hauetan, eta egia esan, bere partaidetzak ez du giro onik utzi. Adibide honekin, tristuraz blai, oraindik ez dela emakumeen guneak apurtzeko momentua esan dezaket.

Lehenengo eguna azaltzeko ez daukat hitzik, zelako subidoia!! 3000 emakume feminista inguru batera ikusteak zoratu ninduen, politena elkarren arteko bereizitasunak, diskurtso ezberdinak, eztabaidatzeko gogoa, umore puntua (ezin hobea aurrera eramandako monologoa izugarri ona) eta bukatzeko Hego Amerikako Ochi Curiel-ren kontzertua

Eztabaidak oso onak eta gaiak baita partaidetza izugarri ugaritsua, migrazioaren inguruan sakontzea nahiz eta faltan bota, lehenengo mahai inguruan hitzegin zutenen hitzaldiak lekutik ez mugitzeko modukoak izan ziren. Ana Murcia aipagarria, guztiek atzerritartasun legeari egin zioten aipamen, eta horrek ausartu gintuen SOS arrazakeriako batzorde feministakoei legearen kontrako borroka izendatzeko.

Beste mahai esanguratsu bat niretzako: krisialdiaren inguruan, Amaia Perez Orozko, “La eskalera karakola”ko kideak, “Ecologistas en acción”eko Yayo Herrero eta Cristina Carrasco ekonomialari feministak aurrera eramandakoa. Baita sexualitatearen inguruan egun berean aurrera eraman zena: Montse Pineda, Rosa Sanchis, eta batez ere Ana Tavora psikiatra-psikoterapeuta feministak liluratuta utzi gintuen parte hartu genuen guztioi, OSO ONAK…

Ez naizenez larregi luzatu nahi, plazaratutako manifestazioa aipatzea ezinbestekoa iruditzen zait bukatzeko, agian momenturik hoberena izan baitzen: “y luego direis que somos cinco o seis” eta “la virgen del rocio es un bio-tio” edo “la virgen maría también entendía/ -también abortaría” leloekin gelditzen naiz. Egun guztietan bizitako elkartasuna ere esanguratsua da, batez ere hasiera-hasieratik Aminetu Haidarrekin izandakoa.

“Biotio eta biomujer”kontzeptu berriekin etorrita “queer-mugimendu feministak” daukan indarra aipatzeko modukoa izan da granadan, zaratatsua gaia inondik inora. Ondoriorik politena bestalde, asko baino gehiago garela da, nahiz eta queer, ezberdinatasunezkoak, berdintasunezkoak, marimatxoak, edo superwomanak izan, ASKO ETA EZBERDINAK garela argi utzi dit Granadako esperientziak, eta lan handia daukagula egiteko baita. Indarrez beteta etorri naiz, bakarrik ez nagoela jakinda eta nahiz eta gauza asko ulertzeko (ez konpartitzeko, ulertzeko baizik) agian denbora beharko dudan -Donna Harawayren obra etorri zait burura- bide zuzenean eta indartsu nagoela jakin, badakit, ez dela gutxi.

GORA BORROKA FEMINISTA!!

*Oparirik politena Paula eta Rociorekin bertan elkartzea, ¡os kiero locas!