EMAKUMEAK HERRI INDIGENETAN

image0011.jpg

Advertisements

AZAROAK 25. INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO EGUNA

images12.jpgpuntu-lila.jpgimages6.jpg     

 

 

 

Atzo 2009ko azaroaren 25a, “Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna” izan zen eta emakumeen kontrako indarkeria salatzeko manifestazioa izan genuen Bilbon. Emakumeok kalean etengabe jasaten dogun indarkeria sexista salatzeko aukera paregabea, indarkeria matxista ez delako etxeetan besterik ez den ematen fenomenoa, kaleetan ere jasaten dogu askok, argi dagoela ematen du baina egia esan ulertzeko nekeza den kontzeptua da.

Egia da udal eta administrazioek egun honen garrantzia behingoz ikustarazten dutela, baita gero eta jende gehiago garela kalera irteten garenok, HALA ETA GUZTIZ ERE, GIZARTEAREN GEHIENGOAK EZ DU EMAKUMEOK JASATEN DOGUN ARAZOA GARRANTZITSUTZAT JOTZEN. Beraien bikoteak hilak izan diren emakumeen arazoa dela pentsatzen dela iruditzen zait, eta horrek amorratzen nau…ia pixkanaka ulertzen goazen zer den indarkeria matxista eta zerk eramaten dituen zenbait gizonei neskak euren propietate gisa ikustera, euren bikote izanda baita ez izanda ere emakumeengana batzuek dituzten jarrera zikinak salatu behar dira.

MAITE ASENSIOK Berria-rentzat egindako laburpena luzatzen dizuet, baita indarkeria matxistaren inguruan egindako elkarrizketa ere.

Andreen «indarra eta autonomia» aldarrikatu dute, milaka lagunek parte hartu dute Euskal Herrian osoan indarkeria sexista gaitzesteko egin diren mobilizazioetan. Autodefentsarako eta emakumeen antolakuntzarako deia egin du feminismoak

Maite Asensio.Bilbo. 09/09/25

Indarkeria sexista gaitzetsi eta emakumeen «indarra eta autonomia» aldarrikatu zuten atzo milaka emakumek eta gizonek Euskal Herriko hainbat txokotan. Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, mobilizazioak egin zituzten feministek, sindikatuek eta erakunde publikoek. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeekiko elkartasuna adierazi zuten, eta balio sexistarik gabeko hezkuntzaren alde mintzatu ziren.

Goizean sindikatuek egin zituzten elkarretaratzeak Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Astean zehar egin bezala, lan esparruko sexu jazarpena prebenitu eta desagerrarazteko proposamena berretsi zuten ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek, Sindikalgintzatik indarkeria sexistarik ez! lelopean. Gogora ekarri zuten, halaber, sexuaren araberako lan banaketaren ondoriozkoa dela emakumeen diskriminazioa, eta lan arloan ere, indarkeria sexistak «prekarietate egoeran dauden andreei gordintasun handiagoz» eragiten diela.

Bortizkeria desagerrarazteko eta andreen eta gizonen arteko berdintasuna ezartzeko gizarte eredu berri baten beharra aldarrikatu zuten sindikatu abertzaleek. Hainbat beharrizan nabarmendu dituzte, besteak beste, lantokietan berdintasun planak bermatzea, oraindik emakumeen ardurapean dauden zaintza eta etxeko lanen ekarpena aitortzea, lan mundua eta bizitza pertsonala uztartzeko enpresen antolaketa moldeak aldatzea edota negoziazio kolektiboetan berdintasuna lortzeko neurriak txertatzea.

Erakunde publikoek ere bilkurak egin zituzten goizez. Gasteizen, esaterako, Arabako foru diputatuak, batzarkideak, legebiltzarkideak eta udal zinegotziak elkartu ziren, eta bost minutuko isilunea egin zuten Aldundiaren aurrean. Iruñean ere biktimen aldeko kandelak piztu zituzten. Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendari Sara Ibarrolak nabarmendu zuen «emakumeen askatasunerako eskubidea aldarrikatzeko» eguna zela atzokoa.

Manifestazio jendetsuak

Arratsaldean manifestazioak egin ziren hiriburuetan eta hainbat herritan, koordinadora feministak deituta, Erasoen aurrean, autodefentsa feminista; Maitasunak ez du hiltzen, matxismoak bai edo Erasorik ez erantzunik gabe leloen pean. Urtetik urtera jendetsuagoa da andreen kontrako indarkeriarekiko gaitzespen adierazpena; izan ere, Bilgune Feministak emandako datuen arabera, 7.000 lagunetik gora parte hartu zuten mobilizazioetan. Martxak amaitzean irakurritako manifestuan, autodefentsarako deia egin zieten emakumeei: «Emakumeok ez dugu salbazioaren zain egon nahi, ezin dugu gure segurtasuna eta bizitza beste batzuen esku utzi».

Hori dela eta, mezu «baikorra eta ausarta» plazaratu nahi izan zuten atzo: «Emakumeok indartsuak eta autonomoak gara; gure gorputzak gureak dira; aktiboak gara, aurrea hartzen dugu; ez dugu onartuko gu zapaltzea eta makurtzea, eta beldurrengatik ez dugu atzera egingo». Hartara, beharrezkotzat jo zuten «emakumeok antolatzea, gure artean babestea, eztabaidatzea eta espazio komunak eraikitzea».

Ildo horretan, mugimendu feministak zoriondu egin zituen indarkeria sexistari aurre egin dieten emakume guztiak. Erakunde publikoetatik eskainitako baliabideak, aldiz, indarkeria sexistari «modu indibidualean erantzuten» dietela deitoratu zuten, arazoa era integralean jorratu ordez. Izan ere, egun indarrean dagoen gizarte eredu «hetero-patriarkala» auzitan jarri eta «berdintasun faltsua desitxuratzea» da, mugimenduaren ustez, giltzarria: «Indarkeria mota honen izaera estrukturala aitortzea ezinbestekoa da lana ongi egitekotan».

Iruñeko manifestazioan iazko sanferminetan hildako Nagore Laffage gaztea gogoratu zuten. Dozenaka lagun heldu ziren inguruko herrietatik, eta auzoetatik hirigunerako bidea egin zuten, eskuetan kandelak hartuta. Laffage auziko epaiarengatik «haserre» agertu ziren, Jose Diego Yllanesi erailketa beharrean homizidioa egoztea «bidegabekeria» delakoan. Ildo horretan, eraso mota guztiak gaitzesteko beharraz mintzatu ziren feministak: «Emakume batek ezetz esaten duenean, ezetz da; hori haustea eraso sexista bat da».

Ipar Euskal Herrian, bortizkeria sexistaren aurkako kolektiboak deiturik, ehun pertsona inguru elkarretaratu ziren Baionako Herriko Etxearen aitzinean, besteak beste. Elkarretaratzean dei egin zieten gizarteari oro har eta norbanako bakoitzari, egunerokotasunean bortizkeria sexistaren agerpenak argira ekarri eta errealitate hori salatzeko. Gutuna helarazi zioten Jean Grenet Baionako auzapez eta Frantziako diputatuei bortizkeria sexisten aurkako lege markoa eskatuz.

Irakurtzen jarraitu

EMAKUMEAK: erresistentzia eta errebeldia

images5.jpg

EMAKUMEAK MUNDUAN:

erresistentzia eta errebeldia

Jardunaldiak Bilbon: KURDISTAN-IRAQ

 

 Kurdistan, Siria, Iran, Irak eta Turkiaren artean dago banatuta; denboran zehar guda ugari jasan ez ezik, hamaika aldiz inbaditua eta okupatua ere izan da. Estaturik gabeko naziorik handiena bada ere, bere identitatea ukatzen diote sistematikoki. Hala eta guztiz ere, ez du amore eman. Mendekotasun eta kontrol estrategiari aurre eginez, Kurdistango emakumeen borroka eta erresistentzia ezinbestekoa da. Beste nazio eraikuntza prozesuetan bezala, emakumeek borroka handi bati egin behar diote aurre: herri mailan, euren identitatea ukatzen duen nazioarteko ingurugiroa; eta emakume mailan, genero bazterkeriak inposatutako hurbileko ingurua. 

Estatu Batuek, Europako aliatuekin batera, Iraken okupazio ilegal eta odoltsua ezarri zioten zazpi urte beteko dira datorren martxoan. Zazpi urte hauetan hondamena, heriotza, ustelkeria baino ez dituzte zabaldu, aurretik lorturiko aurrerapenekin bukatzen saiatuz. Pairatzen duten gatazkaren errealitate gordinaren barruan, eraginkorrak diren horretan, eta erbestean ere emakumeek egoera zailei aurre egin behar izan diete, iraultza eta liberazio beste prozesuetan gertatu legez. Emakumeek bizitzen, euren herriaren askatasunaren alde borrokatzen jarraitzen dute, okupazioak inposatutako atzerapenen kontra, temati, amore eman gabe

 

GITE-IPESek antolaturiko jardunaldiek, Irak eta Kurdistango emakumeei nola eragiten dien gatazkak  eta honen aurrean emakumeek zelako estrategiak erabiltzen dituzten ere aztertuko dugu ikuspuntu feminista batetik; hala nola, euren jendartean duten paper nagusia, jasaten duten gogorkeria, nola bizi diren eta nola egiten dioten aurre euren herriko burujabetasunaren borrokari.                                       

Hizlariak

Berfin Nesrin, periodista kurda de la cadena de televisión Roj Tv, que desde que fue ilegalizada en Alemania, emite desde Dinamarca.

Haifa Zangana, escritora y periodista iraquí exilada en Londres.