PROSTITUZIOA dela eta…ikuspegi antiarrazista

images4.jpgBIZKAIKO SOS ARRAZAKERIAK DUELA EGUN BATZUK ARGITARATURIKO ERREFLEXIORAKO ARTIKULU INTERESGARRIA LUZATU NAHI DIZUET:

…Espainiar Estatuak pasaden urtean onartutako Salerosketaren Kontrako Planak onartzen du biktimek ez dutela bere egoera salatzen paperik gabe egoteagatik kanporatuak izateko duten beldurra dela eta. Plan horrek, hala ere, biktima bat babesteko, poliziarekin kolaboratu dezala exijitzen du. Baldintza hori onartezina iruditzen zaigu eta berriz ere emakumeen segurtasuna eta eskubideen gainetik mafien kontra egitea lehenesten dute.

Hona hemen paradoxa: Atzerritartasun Legea prostituzioaren fenomenoa larritzen duen arazo bat dela onartu beharrean, Bartzelonako alkatea bezalako politikariek prostituzioan aritzen diren etorkinen kontra biziki aplikatzea eskatzen dute. Hau da, poliziak ezin dituenez atxilotu beren jardueragatik, ez baita ilegala, kanporatze agindu bat irekitzen die egoera irregularrean egoteagatik. Emakumeak zapaltzen dituen prostituzioaren aurka egin nahi dutela dioten politikari berdinek zigor bikoitza proposatzen dute prostitutentzat: kanporatuak izatea gure gizartean ikustezin, eskubide gabe eta osasun fisiko eta emozionalari lotutako arazoak pairatzeko arriskuan bizi eta gero. Bestalde, edonor aurkezten da emakume hauek “salbatzeko” prest. Baina eurak eskatzen dutena ez da bizirauteko aukeratu duten estrategiatik salbatuak izatea, baizik eta ahotsa eta eskubideak dituzten hiritar gisa aintzat hartuak izatea.

Azkenik, mezu ugari daude prostitutei errua bota eta estigmatizatzen dituztenak, edo biktimizatzen dituztenak, errudunak esplotazio sareak direla argudiatuz. Baina ezer gutxi hitz egiten da prostituzioaren bizirautea ahalbidetzen duen beste kolektiboari buruz: puteroak. Ez legoke eskaintzarik eskaerarik gabe, baina eskaera horren bizirauteak eta jendartearen artean gero eta onartuagoa egoteak ez du ia hausnarketarik pizten.

Zer dago Mendebaleko gizon gazte baten buruan lotsa gabe kalearen erdian eskubiderik gabe bizi den eta hirugarren kategoriako hiritartzat hartzen den emakume batekin larrua jotzen diharduen bitartean? Prostituzioak emakumeak zapaltzen baditu, zergatik ez da ezer esaten zapaltzaileei buruz, hau da, negozioa elikatzen duten gizonei buruz? Genero ikuspegia daukaten sentikortze programa gehiago garatu behar dira, astialdian puten bila joatearen ideia arinaren aurrean sexu zerbitzuak ordaintzean gizonek betetzen duten papera ulertarazteko.

Ikuspegi antiarrazista eta feminista batzea ezinbestekoa da, hortaz, prostituzioa azaltzen dituen arrazoiak ulertzeko eta, hala, bidezko politika eraginkorrak garatzeko.

Prostituzioa, hipokresia eta Atzerritartasun Legea

Pasaden astean komunikabide ezagun batek Bartzelonako erdigunean sexu esplizitua erakusten zuten argazki gordin eta iraingarriak argitaratu zituen eta horrek erakundeek prostituzioaren aurrean izan behar duten jarreraren inguruko eztabaida berpiztu du. Beharrezko eztabaida da, baina tamalez orden publikoko arazo soila gisa tratatzen ari dena. Iritzi publikoa arduratzen duena, antza, ez da prostituzioan aritzen diren emakumeek (gehienak paperik gabeko etorkinak) pairatzen duten bazterkeria eta diskriminazio anitza, ikusezintasuna eta eskubide gabezia, baizik eta zenbait auzok eszena marjinalak bizitzea.

Euskadi ez dago eztabaida horretatik kanpo. Bilboko Udalak adibidez, hilabeteak daramatza Bartzelonako ordenantzaren antzeko zerbait prestatzen. Helburua, berriro ere, ez litzateke gure hirian zerbitzu sexualak eskeintzen dituzten paperik gabeko emakume nigeriarrak babestea, baizik eta haiek izkutatzea eta sakabanatzea (eskuhartze soziosanitarioa zailtzen duena), hiriko itxura “zikindu”ez dezaten.

Bartzelonako argazkiek beste eztabaida errepikagarri bat ireki dute: azkeneko irtenbidea prostituzioa abolitzetik edo erregulatzetik pasatzen den, alegia. Prostituzioa kaleetatik ateratzeko presioa egiten dutenek, erregulatzearen aukera galdatzen dute. Gure iritziz ordez, abolizioa vs. erregulazioaren eztabaida errealitateak gainditu du. Ezin da erregulazioaz hitz egin, prostituten %90-a etorkinak direnean, eta kalean aritzen direnen gehiegoa egoera irregularrean daudenean, hau da, paperik gabe.

Egun, edozein pertsona atzerritarrak erregularizaziorako duen bide bakarra “arraigo soziala”rena da, Estatu espainolean 3 urte daramazkiela eta lan eskaintza bat duela frogatzea eskatzen duena. Corbacho ministroak jatorriko herrian kontratatzearen bidea desagertarazi du, eta ez dugu uste prostituzioa estalpen zailtasunak aurkezten dituen eta atzerritar eskulana eskatzen duen lanpostu izendatuko denik. Hau da, prostituta bat bere egoera erregulatzeko hiru urte igaro behar ditu paperik gabe eta klub batean lan egiteko eskaera bat aurkeztu. Ezin du bere kontuz lan egin, autonoma bezala? Etorkin bat lan autonomoaren estatutuan sartzeko bete behar dituen baldintzak begiratzen baditugu guztiz eginezina dela ulertuko dugu.

Ondorioz, nahiz eta jarduera legezkoa bilakatu, sektorea ekonomia murgilduan errotuta jarraituko luke: kluben jabeak egoera irregularrean dauden langileen (eskubide gabekoak eta euren kontuz lan egiteko aukera gabekoak) lanarekin aberasten jarraituko lukete. Esperanza Aguirre, Madrilgo presidentearen ustez, prostituzioaren erregulazioaren alde ez egitea hipokrita da. Gure aburuz, hori ez da hipokresia, baizik eta, etorkinak diskriminatzen dituen legedia dela eta, prostituzioaren erregulazioak ez lukela prostituta gehienen egoera hobetuko izkutatzea.

Ondorioa argia da: emakume horiek biktimak badira, generoen arteko desberdintasunez gain, Atzerritartasun Legearen biktimak dira. Lege hori dela eta, lan prekario eta alienatzaileenak baino ezin dituzte hautatu, prostituzioa eta etxeko lanak besteak beste. Mafiei buruz asko hitz egiten da, arazoaren iturria balira bezala, baina mafiek egiten dutena europar mugen blindajearen ondorioak aprobetxatzea baino ez da. Blindaje horrek emakumeek proiektu migragarri autonomo bat garatzea oztopatzen du eta, hortaz, trafiko sexualaren sareen hitzak sinesten dituzte.

Hori gutxi balitz, Espainiar Estatuak pasaden urtean onartutako Salerosketaren Kontrako Planak onartzen du biktimek ez dutela bere egoera salatzen paperik gabe egoteagatik kanporatuak izateko duten beldurra dela eta. Plan horrek, hala ere, biktima bat babesteko, poliziarekin kolaboratu dezala exijitzen du. Baldintza hori onartezina iruditzen zaigu eta berriz ere emakumeen segurtasuna eta eskubideen gainetik mafien kontra egitea lehenesten dute.

Hona hemen paradoxa: Atzerritartasun Legea prostituzioaren fenomenoa larritzen duen arazo bat dela onartu beharrean, Bartzelonako alkatea bezalako politikariek prostituzioan aritzen diren etorkinen kontra biziki aplikatzea eskatzen dute. Hau da, poliziak ezin dituenez atxilotu beren jardueragatik, ez baita ilegala, kanporatze agindu bat irekitzen die egoera irregularrean egoteagatik. Emakumeak zapaltzen dituen prostituzioaren aurka egin nahi dutela dioten politikari berdinek zigor bikoitza proposatzen dute prostitutentzat: kanporatuak izatea gure gizartean ikustezin, eskubide gabe eta osasun fisiko eta emozionalari lotutako arazoak pairatzeko arriskuan bizi eta gero. Bestalde, edonor aurkezten da emakume hauek “salbatzeko” prest. Baina eurak eskatzen dutena ez da bizirauteko aukeratu duten estrategiatik salbatuak izatea, baizik eta ahotsa eta eskubideak dituzten hiritar gisa aintzat hartuak izatea.

Azkenik, mezu ugari daude prostitutei errua bota eta estigmatizatzen dituztenak, edo biktimizatzen dituztenak, errudunak esplotazio sareak direla argudiatuz. Baina ezer gutxi hitz egiten da prostituzioaren bizirautea ahalbidetzen duen beste kolektiboari buruz: puteroak. Ez legoke eskaintzarik eskaerarik gabe, baina eskaera horren bizirauteak eta jendartearen artean gero eta onartuagoa egoteak ez du ia hausnarketarik pizten.

Zer dago Mendebaleko gizon gazte baten buruan lotsa gabe kalearen erdian eskubiderik gabe bizi den eta hirugarren kategoriako hiritartzat hartzen den emakume batekin larrua jotzen diharduen bitartean? Prostituzioak emakumeak zapaltzen baditu, zergatik ez da ezer esaten zapaltzaileei buruz, hau da, negozioa elikatzen duten gizonei buruz? Genero ikuspegia daukaten sentikortze programa gehiago garatu behar dira, astialdian puten bila joatearen ideia arinaren aurrean sexu zerbitzuak ordaintzean gizonek betetzen duten papera ulertarazteko.

Ikuspegi antiarrazista eta feminista batzea ezinbestekoa da, hortaz, prostituzioa azaltzen dituen arrazoiak ulertzeko eta, hala, bidezko politika eraginkorrak garatzeko.

June Fernández, Bizkaiko SOS Arrazakeriako kidea, Bilbao.

Egilea: June Fernández Casete

Elkartea: SOS Racismo-Bizkaia

One thought on “PROSTITUZIOA dela eta…ikuspegi antiarrazista

  1. June-k dio:

    A zelako sorpresa! Eskerrik asko polittori!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s