PALESTINA ‘ta EKIALDE ERTAINEKO EMAKUMEEN BORROKA

images3.jpg

Orain arte, emakumeak guztiz protagonistak izango diren zinemaldirik enuen ezagutzen. Eta gainera gai konkretu bati buruz hausnartzeko, Ekialde Ertaineko gatazkari buruz alegia.

Ez da lehenengo aldia (Saharako kasuarekin berdina gertatu zitzaidan), nere buruak ez duela ondo ulertzen horrelako gatazka armatua, batez ere, antimilitarismoa kontutan edukita eta ikuspegi feminista batetik. Sentsazio arraroa gelditzen zait konfliktu armatuak defendatzen aipatzen edo goraipatzen direnean, ez baititut armak eta gatazka armatuak batere gustuko. Baina Saharako gatazka baita Palestinakoa ezagututa, orduan ixiltzeko esaten diot nere buruari, eta gero ta sakonago ikusita gauza, ulertzera eramaten nau buruak. “Burua” esaten dut, bihotza sartzen baldin badut ez dagoelako ulertzeko beharrik, sentimentua aitzaki izanda, dena balio duela ematen du.  Edozein gauza, eta batez ere bizitza, pasionala denean edo,”pasionala” egiten dugunean (hobeto esanda), akabo!

Gaurko Buthina Canaanek zuzendutako eta sortutako “Women in Struggle” dokumentalean emakumeak ziren protagonista aktiboak, euren bizitza okupazioaren kontra egiteari dedikatu eta konfliktoan parte hartu duten emakumeak ziren. Emakumearen irudi aktibo hori asko gustatu zait, eta bestalde agian gehien gustatu zaidana, erligioaren agertze eza. Erligiorik etzegoela euren bizitzan presente, ez da dokumental guztian agertzen.

Gaur hasita, oso oso interesgarria egon dela, maiatzaren 18, 19, 20 eta 22ean “EMAKUMEAK, EKIALDE ERTAINA ETA ERRESIZTENTZIA ZIBILA” FOROA egingo da, non mahai tematikoak egongo diren; eta Palestinako, 48aren aurreko Palestinako, Libanoko eta Irakeko emakumeen errealitateak erakutsiko diren.

Dokumentalak egin dituzten emakumeekin kontaktatuko dugu, eta baita ere eguneroko bizitzan askapen sozialerako borrokaren bidez errealitate honen inguruko ezagutza zabala duten beste emakume batzuekin; erregioko herrialdeetan emakumeak buru eta protagonista gisa dituzten borroken bidez, hain zuzen ere.

Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, A2 Aretoan, 19etan, aipatutako egunetan: maiatzaren 18, 19, 20 eta 22.

Gure webgunean ikus dezakezue: www.biladipalestina.org