FEMINISTALDIA

Plazandreok, Emakumeon plataforma politikoa, aurten, berriz ere,Feministaldia, Kultura Feminista Jaialdia antolatzen dugu.Feministaldiak orain bi urte ospatu zuen bere lehendabiziko edizioa.Ekintza, artea eta pentsamendua nahasten dituen jaialdia da, diziplina eta tendentzia anitzetako artista eta ekintzaileentzako elkargunea eraikitzen saiatzen dena, azal zuriko gizonentzat pentsatuta den eta azal zuriko gizonengandik pentsatutako munduan beraien ahotsak entzungarri egin nahi dituztenentzat.

Feministaldia, proposamen artistiko eta politikoen melting pota da, oraindik orain undergrounda den arte eta politika feministaren munduan zer mugitzen denaren ideia ematen diguna: raperetatik break dantzarietara, katedratikoetatik arte zentruetako zuzendarietara, feminista gazte militanteak eta aitzindariak, artistak eta arte errealizadoreak, performerrak, djak eta poetak.

Denbora eta espazioari dagokionean. Feministaldia abenduak 12 eta 13an ospatuko da Artelekun, horrelako jarduna aurrera eramateko baldintza egokiak biltzen dituen leku bakarra: doakoa, publikoa, diziplina anitzekoa, irekia, emakume eta feministekin atsegina. Formatuak ere desberdinak izango dira: arte erakusketa, konferentziak, eztabaidak, tailerrak, kontzertuak, antzerkia, performancea, …