SORGINAK “sabias mujeres salvajes”


“Mujeres Salvajes” edo emakume basatiaren arketipoa Clarissa Pinkola Est├ęs ek erabiltzen duen “hizkuntza” daukagu. “Mujeres que corren con los lobos” edo “Women who run with the Wolves: Myths and Stories of the Wild Woman Archetype” bere liburuan.

Guztiz gomendagarria, beti ere, analisis psikologikoa eta ipuinak gogoekin hartu nahi baditugu, basatia den guztia berreskuratuz, eta emakume baten ikuspuntutik, kasu hontan autorearen ikuspuntu psikologikotik ere (carl gustav jung ena)

Zugarramurdi bisitatzeak eta bertako Sorginen Museoa batez ere, -leizeak eta bertako “klima bereziaz” aparte- sorginei buruz aspaldi egindako gogoeta zenbait ekarri dizkit burura. Orain dela 3 o 4 urte ezagututako “sorgin arrunt” baten oroimena besteak beste (jakitun, ordurarte ezagutu nuen lehenengo “sorgina”: Catalina Hinchey). Hortik aurrera ezagutu eta liluratu nauten sorginak ez dira gutxi izan, sorgin deitura neure, norbere, eran ulertuz, noski! elizak eta “patriarkatu”ak kontzeptuari jarritako kiratsak ahaztuz.

Sorginak eta Clarissa Pinkolak bere liburuan azaltzen dituen emakume basatiak parekatu nahi izan ditut “idazki edo post” honetan. Barnean dauzkagun sorginei garrantzia eman nahi diet, emakume jakitun libre eta basatia geure barnetik ateraraztea polita iruditu zaidalako, polita baina zaila ere!!

NIRE GORPUTZA, NIREA DA!!

mani-irunea-sab-16-febrero.JPG

Ezinezko izango zaidanez, larunbateko manira urbildu -saiatuko naiz-.

Aintzat hartu nahiko nituzke abortatu duten emakume guztiak, eta bestalde antolatzaileak zoriondu era hontako ekimenak aurrera eramateagatik.

HEMEN EZIN DA ABORTATU.

HEMEN, OSASUNGINTZA PUBLIKOA KLASE MEDIKO ATZERAKOIENAREN PLAZA PROPIOA DA.

HEMEN EZ DIRA EMAKUMEON ESKUBIDEAK ERRESPETATZEN.

HEMEN GIZA ESKUBIDEAK URRATZEN DIRA.

EUSKAL HERRIAN EMAKUMEOK EZIN DUGU GURE GORPUTZARI BURUZKO ERABAKIRIK HARTU, ABORTUA EZ DA EZ LIBREA EZ DOAN.

Hego Amerika eta karibeko abortoa ri buruzko egoera hemen:

http://www.choike.org/nuevo/informes/4702.html (gazteleraz-en castellano)

Irakurtzen jarraitu