RDC, Kongoko Idjwiko emakumeei omenaldia

_39162960_congo150.jpg

Argazkiko emakumea, Idjwiko uhartean ikusitako hainbat eta hainbat emakumeetariko bat izan zeiken.

Bertan eguzkia irtetzen zenetik, eta ilunabarrera arte berak baino bost bider gehioko pisua zuten sakuekin ibiltzen ziren kilometroak eta kilometroak, baratsa zaintzeaz aparte umeak bizkarretan zeramatela.

Ariketa físiko horiek, emakume bakoitzeko erditzeak 12 umeko batazbestekoa izanda, eta beste zenbait betebehar sozialei erantzuteko ezartzeak, bizitza esperantza 40 urtekoa izatera eramaten gaitu, beste ezaugarri batzuk (elikadura, klima, etab)sahiestuz.

Zailena berriz, berdintasunaren alorrean mintzatu ahal izateko, bertako gizonen gehiengoek emakumeen lan horiek baloratzea daukagu.

Hemen usten dizuet, aurtengo martxoan (2007) egindako bidaiaren bideoa: http://es.youtube.com/watch?v=b67bqWVO7rg&NR=1

Arazoak eman dizkit hemen bertan ikusi ahal izateko, beraz zuzenean lotura kopiatzea hautatu dut.

PALESTINA eta emakumeen memoria

palestina.jpgGITE-IPESek urteak daramatza Ekialde Hurbileko egoera aztertzen eta, batez ere, sentikortzen. Oraingoan, Palestinako emakumeek gatazka nola pairatzen duten, aztertu eta horren gaineko gogoeta egin nahi dugu.

Palestinako herriaren egoera bada xenofobia, justizia eza, samina eta krudeltasuna isurtzen jarraitzen duen zauri ireki bat. Gori gori dagoen Ekialde Hurbilean gatazka hau ez da fenomeno isolatu bat; aitzitik, lurralde honetako kontrol eta mendekotasuna lortzeko ondo pentsatutako estrategia bati erantzuten dio, estatubatuar eta israeldar proiektu inperialistari aurre egiten dion edozein erresistentzia suntsitzeko. Hala ere, inposatu nahi dituzten interes ekonomiko eta estrategikoen aurrean herrietako borroka eta erresistentzia altxatzen dira, Palestinako herriaren modukoa.

Antolatu ditugun jardunaldietan ikuspuntu feminista batetik aztertuko dugu nola eragiten duen gatazkak Palestinako emakumeengan eta aurre egiteko zein estrategia garatzen dituzten: gizartean eramaten duten paper nagusia, nola jasaten duten gogorkeria, nola bizi eta bizirauten diren, eta nola egiten dioten aurre euren herriko burujabetzaren borrokari.

LEKUA : LA BOLSA, Zazpi kaleak BILBO

ORDUA: 19:00etan

DATAK: ABENDUAK 3 eta 4

HIZLARIAK: SAHAR FRANCIS (Addameer) eta JUANI RISHMAWI (HWC)

Astelehenean, abenduak 3: “Checkpoint” (Yoav Shamir, 2003) filmaren proiekzioa, bideoforuma eta gaiaren aurkezpena.

Asteartean, Abenduak 4: Hitzaldia eta solasaldia.

Egun bietan argazki erakusketa ikusgai egongo da.

 

————————————————————————–

—————————————————————————

EMAKUMEEN MEMORIA BERRESKURATZEKO IDEIA BERRI BAT

Somos un equipo internacional de mujeres investigadoras que hemos creado un centro de memoria de mujeres ( www.internationalcenterofwomen.org). El objetivo principal de nuestro proyecto es implementar una “red de memorias”, de manera que las mujeres estén unidas en sus experiencias y encuentren un espacio donde sea posible alzar la voz, permanecer, compartir. En el fondo, otra forma de escribir la historia, la verdadera historia, que es la siempre silenciada.

Irakurtzen jarraitu