GENERO ETA IMMIGRAZIOA

clip_image002.jpg2007ko azaroa
GENEROA ETA IMMIGRAZIOA
Immigrazioari buruzko prestakuntza ikastaroa.

Aurkezpena
Nahiz eta askotan esan den gizonek emigratzen dutela batez ere, gaur egun emakumeak eta gizonak antzera mugitzen dira. Bai Europar Batasunean eta bai Euskal Herrian emakume eta gizon etorkinen kopurua oso antzekoa da. Ezin da esan immigrazioa fenomeno maskulinoa denik batik bat. Izan ere, gero eta emakume gehiago dira nazioarteko migrazio mugimenduetara biltzen direnak.


Harresiak Apurtuz
, Etorkinekin Laguntzarako EGGen
Euskadiko Koordinakundeak ikastaro berezi hau proposatu
du Prestakuntza eta Sentsibilizazio Orokorreko
“Zubiak” Programaren barruan; izan ere, ikastaro hori
tresna egokia izan behar da jakintza eta prestakuntza
bultzatzeko, eta gure lurraldeko etorkinen egoerari
egokitutako politika eta estrategiak diseinatzeko balio
behar du.

Horretarako, erreferentzia maskulino ia
bakarra alboratu behar da, eta kontuan hartu beharko
da gero eta emakume etorkin gehiago daudela.


Emakumeok kultur inguru askotatik datoz, eta migrazio
esperientzia eta igurikapen desberdinak dituzte.

Emakume horietako askoren rola –langileak, familiako
amak eta abar– faktore garrantzitsua da kultur taldeen
arteko harremanak ezartzeko orduan eta, beraz, elkarrizketan
eta errespetuan oinarritutako gizarte interkulturala
eraikitzeko garaian.

Helburuak:
1. Genero ikuskera sartzea migrazio fenomenoan eta
politika eta estrategien diseinuan.
2. Parte-hartzaileei beharrezko tresnak ematea, etorkinek
gizarte hartzaileetan dituzten arazoak konpondu
ahal izateko.
3. Egungo araudiari, gizarte hartzaileek atzerritartasunaren
inguruan duten jokabideari eta eredu alternatiboei
buruzko gogoeta zabala egitea.
4. Emakume etorkinen bidez ezagutzea immigrazioari
eta immigrazioaren ondorioei buruz dituzten ikuspegiak.

PROGRAMA IKUSTEKO irakurri gehiago

Irakurtzen jarraitu

Advertisements