Sahara ko Emakume Adoretsuak. Saharauis: Madres Coraje

mujeres-saharauis2.jpgInteresante reflexión sobre las madres saharauis al final del artículo, en castellano(ver más/irakurri gehiago)

Orain dela bi hilabete Saharar Errepublika Arabe Demokratikoaren lagunen elkartean lanean naramala. Elkarteak daraman proiektuak gestionatzen dituzten bi neskak, ama izango direlako, kasualitatea ere; bitartean laguntzatxo bat emango diet.

Elkartean bertan, justifikazioetako zenbakiak eta excel etik aparte gutxi nere kontu, dana dala, airean, interesean eta elkartearen ariman saharar emakumeei buruz (proiektuak gestionatzetik at) zeozertxo gehiago ikasten, ulertzen eta sentitzen joan naiz.

Dana da sentimentua eta borroka politikoa, adorea txikia gelditzen zaie egoerari kanpotik begiratuta, ezta imaginatu ere ezin da, emakume ausart horiek pasatu izandako oinazea eta gaur egun oraindik mantentzen duten kemena.

Munduko basamorturik latzenetarikoan errefuxiatu beharraren egoera, 32urte irauten baitu. 32 urte, Espainiak Saharar herrialdea kolonia bezela abandonatu eta Marokok Giza Eskubide guztiak bortxatuz okupazioari ekin zioenetik. Gaur egun ere, marokoko ejerzitoak, Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan, bertan bizi diren sahararrei, basakeriak egiten diela oraindik .

Argeliako, Tindouf eko kanpamentuetan, emakumeak izan dira antolakuntza politiko eta soziala aurrera eraman dituztenak, gizonak, bitartean, lurralde okupatuetan borrokan zeuden. Emakumeek, Afrikako hainbat eta hainbat lekuetan bezala, benaunaldi osoak atera izan dituzte aurrera.

UNMS/SEBN aren sorrera eta sendotasuna urteak pasa ahala, honen adibide argia daukagu. Harrigarria ze nolako berri gutxi dauzkagun nazioarte mailan konfliktu larri eta basakeria honi buruz, ahaztuta daukagu Saharar Herria.

Orain dela pare bat egun Kantabriako SEADen lagunen elkarteak argitaraturiko testu bat kopiatu nahi nuen “post” honetan, eta nahigabe testu luze hau idazten bukatu dut, dana dala hemen jatorrian kopiatu nahi nuen testua, gazteleraz: “saharauis: madres coraje”

Irakurtzen jarraitu