KAPITALISMO aren MORROI

piramide_do_capitalismo.jpg

Eta ez bakarrik irudi zahar honetan argi ikusten den injustizia, injustizia globala ekarri du kapitalismoak, hegoaldeko herrientzat bereziki.

EZ DAGO POBREZIA ETA HEGOALDEAREKIKO GARAPENA EKIDIKO DUEN PROIEKTURIK POLITIKA EZ BADUGU LANTZEN ETA INJUSTIZIAK EZ BADITUGU BORROKATZEN.

EZ DAGO GIZA ESKUBIDERIK BETETZEA ETA ERRESPETATZEA KAPITALISMOAREN EREDUAREKIN ETA GLOBALIZAZIOAREKIN NEOLIBERALAREKIN EZ BADUGU BUKATZEN.

Aurretik ere argi nituen ideiak dira goiko bi hauek baina pasa den asteburuan egindako erreflexioek haserretu naute eta zelako bidea hartuta daukagun erakutsi didate berriro ere (garapen injustura heltzen den bidea eta lurrarekin eta bertan dagoen denaren suntsipenerako bidea).

Piedrahita izeneko, Avila inguruko herritxo baten pasatu nuen azken asteburua. Ekologistak Martxan eko zenbait kidek lekutxo bat egin kotxean eta Ekologisten “barne formakuntza” edo kurtxo itxi baten partehartzeko aukera izan nuen. kriston maila, zentzu guztietan asko ikasi nuen, erreflexio esparru gutxi baitauzkagu gaur egun bizi dugun erritmo azkar honetan. Gustura feminismoarekiko nolabaiteko maila ikusi nuelako ere, beti eskertzen dira horrelako enpatiak.

Lan berrian astebete igarota joan nintzen asteburu pasa, oraindik neureburua langile erritmo berriari ohitzen zegoela, sekulako kritikak egin sistemari eta jarraitu sistema berdin horren morroi, eguneroko erritmoa lanik gabe ez dirurik, ez bizitzeko aukerarik (alokairua, jana, garraioa eta beste zenbait kontsumiziorako dirua behar baituzu) Nolabait, morroi hitza erabiltzeko gai naiz bizimodu honi begiratuta.

Advertisements