Emakumeen Herritatasun Ekonomikoa: Hegoaldearen ikuspegia genero-berdintasunerako emakumeen jabekuntzan

2007ko urtarrilaren 30ean eta 31n Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetza Zuzendaritzak eta Bilboko Udaleko Emakume eta Garapenerako Lankidetzako Sailak, Izenburuan aipaturiko gaiari buruzko jardunaldi txit interesgarriak antolatu eta aurrera eraman dituzte Bilbon.

Programak oso hizlari nabarmengarriak azaltzen ditu, lehenengo egunean Cristina Carrasco (Bartzelonako Unibertsitateko ekonomista irakaslea eta ekonomia feministan aditua) hitzaldi erabat sakona egin zigun hitz argiak eta honelako jardunaldietan oso entzunak ez direnak, sarritan bota ditut faltan “patriarcado”, “androcentrismo” eta “feminismo” hitz berak entzutea eta aztertu izatea.

Cristinak argi edierazi digu ze nolako sistema ekonomikoan gauden sartuta emakumeak eta argi utzi nahi izan digu, erantzuna edo irtenbidea ez dugula gizonen munduan ataltxo bat izatea emakumeentzat, guk geuk sortu behar dugula edo bultzatu behar dugula, beste sistema baten buru izatea. Sujetu aktibo gisa, sistema berri bat eratu, zeinean berdintasuna erabat argi izango den eta emakumeak ez duen esfortsu berezirik egingo gizonaren botere parera heltzeko, aukera berdinekin zentzu guztietan eta arlo guztientan.

Kapitalismoaren kontzepzio merkantilista kritikatu eta baztertu egiten du eta feminismoan eta ekologismoan ohinarria duen beste sistema bat eratzea proposatzen digu, ez da erreza baina saiatu behintzat saiatu beharko gara eta ahotsa eduki arte ez gelditu.

Magdalena Leon, Red Latinoamericana de Mujeres Transformando la EkonomĂ­a, Ekuadorretik etorri da beste ikuspegi batekin baina ohinarri berberarekin egina, Hego Ameriketako ikuspegian ohinarritu zaigu eta Neoliberalismo eta Globalizazio hitzak kritikatzen eta baztertzen hasi du bere hitzaldia.

jarraituko du…