Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunari buruzko estatu mailako kongresua

Congreso Estatal sobre igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres. Género y multiculturalidad

-Primera generación de mujeres inmigrantes

-Mujeres de otras culturas

Castellón de la Planan Isonomia Fundazioak ospatutako kongresuan pasatu dut azken aste hau, zelan esan espero nuena baino askoz pobreagoa izan dela, baina betiko moduan balio izan du. Ezagutu dudan jendea eta batez ere jende, emakume hauekin izandako elkarrizketekin ikasitakoa eta lortutako ezagukera trukea oso aberasgarria izan da.

Azken urtean feminismo edota emakume ta gizonen berdintasuna lortzeko gaiari buruzko zenbait foro, kurtso, hitzaldi, jardunaldi edo kongresutan parte hartzeko aukera ez dut galdu eta esan bezela, beti ezagukera trukea (nolabait deitzeko modu bat aurkitu nahiean) oso aberasgarria izan zait.

Hurrengoa Bilbon “VII Jornadas Internacionales. De los Derechos a los Hechos. Buenas Prácticas en Materia de Igualdad”

Galizian Montse Boix eta Carmen Castro kin ikasitakoa azpimarratuz, gero egunerokotasun batean, dana dalako arazoak dauzkaten emakumeekin zuzenean lan egiten duen jendeakin ikasitakoa ere oso interesgarria izan zait.

Galizia (oficina de igualdade de lalin), Canarias (Orlando de CEAR, Yolanda de Oficina de la Mujer de Lanzarote, Maria Jose Guerra de la Universidad de la Laguna) eta Castilla la Manchako (Pilar Arteaga) langileekin hain zuzen, Madrilen lan egiten duen Federación de Mujeres Progresistas ere nahiko esperientzia bitxiak kontatzen zituzten, eta migrazioaren gaiarekin lotuta ere, arloan lan egiten duen jendearekin ezagukera gehiago trukatu ditugu eta hortxe nabil.

Ia Isonomiako Kongresu hontan partehartu duen norbaitek irakurtzen duen artikulu hau eta ideien eztabaida egin dezakegun..

laister arte !

Advertisements