http://catarse.me/pt/projects/489-2do-encuentro-latinoamericano-de-teatro-del-oprimido/video_embed
BANOA!! Begira zelako pinta ona duen!
Beste garai berri baten hasiera. Feministaldia 2011
Ez daukat lotsarik, hiru hila ezer idatzi barik eta ardurarik gabe, egia esan nire burua lasai baina penakin beti ere, energia feminista pixkat gehitzen dudalako hemen idazten. Tira ez naiz kexatu behar, goraino egon naizela azken bolada honetan. Interneten beste moduz egonda: Pikara magazine, ziberfeminismo sarrera twitterren, aldaketa ugari bizitza pertsonalean, lan aldaketa, bizileku aldaketa. Larregi, gainera bloga eguneratuta edukitzeko.
Horrela izanda ere, blogari sarrerak jarraitzen dutela ikusita, ez dut espazio txiki hau bertan behera utzi nahi. Nahiz eta hilean behin izan, mezu feminista txikiek indarra ematen baitidate, abesti batekin izanda ere, hilean behin hemen egoteko ardura hartu nahi dut.
Hilabete hauetan indar feminista guztiak edo asko behintzat, Mugarik Gaberen bitartez egindako lanean oinarritu ditut. Indarkeria matxistak eta hauei aurre egiteko estrategiak izeneko jardunaldien antolaketan besteak beste:
Oraintxe Gipuzkoa aldean daugoen mugimendu feminista deskubritzen. Opari polittak, ongi etorri galanta: Donostiako emakumeen etxea eta feministaldia 2011.
Neska gaiztoak Kukutzara joaten dira!
Bilboko Mugimendu Feministak urteak daramatza Kukutza III Gaztetxean parte hartzen, instalazioak erabiltzen eta elkarrekin lan egiten, hasiera-hasieratik esan daiteke.
Maiz eskertu dugu espazio soziokomunitario honetako jendearen harrera, merkatuaren legeetan eta irizpide misoginoetan oinarritzen ez diren azpiegitura publiko eta pribatuen faltaren aurrean. Kukutzako lokaletan, besteak beste, honako hauek antolatu ditugu: autodefentsa ikastaroak, jardunaldi feministak, kontrainformazio aldizkariak, hitzaldiak, jaialdi ludikoak, etab. Bazterkeria eta bortizkeria arriskuan zeuden hainbat emakumeren egoera larriei erantzuna eman ahal izan diegu, beste edozein udaletako Emakume Sailetakoak baino askoz azkarrago, eta horretan gabiltzanok ondo dakigu hori lortzea asko lortzea dela.
Baina Kukutza ez da soilik lokal fisiko bat: 6.000 metro koadroko lokal handia baino gehiago da. Behin eta berriz aldatzen den lekua da, lanari esker eta bertan bizi direnei esker gizartearen aniztasunari ateak zabaldu zaizkio, herri aktibo, kritiko eta horizontala eraikitzen lagundu dute, gutxiengoa gehiengo da Kukutzan.
Horrenbestez, feministok oso interesgarritzat jotzen dugu Kukutza, errealitate pertsonala eta egunerokoa politika bada, Kukutzan hori errealitate bat da.
Ideiak, irizpideak eta sentipenak aurrez aurre trukatzen dira, espazio asanblearioetan. Kukutza, beraz, emakumeentzako jabetze eta formazio eskola da. Bertatik bertara, egunez egun, nekaezintasunez eta lanaz, estereotipoak eta patriarkatuak apurtzen ditugu.
Emakumeen parte hartzea zailtzen duten estereotipo hierarkikoen ereduen aurrean eta laguntza ereduen aurka gaude, emakumeen herritarren eta bereziki emakumeen dependentzia eta subsidiarietatea handitzen dutenak. Merkatuaren etsaitasun matxistaren aurrean Kukutza beharrezkoa dela uste dugu, beharrezkoak diren aldaketa pertsonal eta sozialak sustatzen dituelako, zalantza barik, heterosexismoetatik aske bizi den gizarte liberatu baten aurrean, patriarkatuetatik aske eta fundamentalismoetatik aske.
Horregatik guztiagatik, gure babesa eta elkartasuna erakutsi nahi diogu Kukutza III Gaztetxeari, eta eraiste lanen erantzule diren erakunde publikoei eskatzen diegu Bilboko hirigintza planeamenduan Kukutza III Gaztetxearen eraikinaren gizarte-erabilera jaso dezatela.
Neska onak zerura joaten badira, eta gaiztoak edonora…
GU KUKUTZARA GOAZ!!!!
ASAMBLEA DE MUJERES DE BIZKAIA • ANDERE BIDATZ Talde Feminista • ASOCIACIÓN TRABAJADORAS DE HOGAR • E.H.ko BILGUNE FEMINISTA •
LADYFESTA • MAMIKI EMAKUMEON KONPARTSA • MdMA •
MEDEAK • PLAZANDREOK • 7MENOS20
Áreas y comisiones de la mujer de : ELA – LAB – Mugarik Gabe
Erantzun feministak Bilguneko Miren Aranguren
Miren Aranguren
Bilgune Feministako kidea
2011-06-23 – 10:00
Emakumeek eta gizonek jaietan parte hartze parekidea izan dezaten, Emakumeok Plazara proiektua abian jarri du aurten ere Bilgune Feministak. Jaietan etxeko lanak egiteaz gain, gizonek bezala parte hartzera deitu dute. Sexu erasoak salatzea ere helburu du. Jaietan ikuspegi feminista txertatzeko garaia dela uste dute.
Erantzundako galderak
13
G. Amaitu da elkarrizketa digitala. Eskerrik asko Mireni irakurleen galderak erantzuteagatik, eta eskerrik asko irakurleei galderak egiteagatik. BERRIA.INFO
E. Plazer bat izan da zuekin solasean ibiltzea! Milaesker galderak bidali dituzuenei eta BERRIAri, egunero egunero borroka feministari eskaintzen dion tarteagatik eta eztabaida politikoa sustatzeagatik. Muxu denoi!!!
12
G. Txoznetan askotan aldarrikatzen da berdintasuna baina iruditzen zait gero hori ez dela ordu txikietan erreflejatzen, eta gizonkeri asko ikusten dela, baita zenbait emakumeen partetik jarrera arin asko ere. Zer diozu? aurrera
E. Egunon! Egia da gune askeak lortze bidean lan asko gelditzen zaigula oraindik, jaiak ere jendarte honen errreflejua baitira. Gizonkeri edo jarrera arin horiek eremu guztietan ematen dira. Dena den, zenbait jai edo txosna batzordeetatik egiten den saiakera ezin dugu alde batera utzi, nahiz eta beti beti ez lortu guztiok gustora egoteko espazio bat. Denon ardura da, paper edo hitz politetan gure aldarrikapenak ez gelditzea eta errespetuan oinarritutako gune askeak eraikitzea.
11
G. Zein da jaien ikuspegi feminista? Zer esan nahi du horrek? Ikuspegi feminista eta emakumeon ikuspegia gauza bera al dira? Ni berdintasunaren aldekoa naiz, baina ez dut nire burua feministatzat. Askotan iduritzen zait hitz potoloetan geratzen zaretela feminismoa aldarrikatzen duzuenok, eta proposamen zehatzak falta dituzuela. Lore
E. Arrazoi izan dezakezu hitz potoloetan batzuetan sartzen garela esaten duzunean, baina ez nago ados proposamen zehatzak faltan ditugula diozunean, mugimendu feministatik gaur egun instituzioek garatzen dituzten hainbat bitarteko, tresna eta politika planteatzen direlako adibidez, askotan ez guk nahiko genukeen bezala baina tira. Ikuspegi feminista eta edo emakumeon ikuspegia guretzako behintzat ez da berdina, feminismoak jendartea eraldatzeko helburua duelako, zapalkuntza batekin amaitzea helburu duelako eta aldiz emakumeon ikuspegia ez du zertan hori izan behar. Berdintasunaren aldekoa izatea, pertsonen arteko beste harreman batzuengatik borrokatzea, nere ustez feminista izateko modu bat da. Ez ditut kontrajarriak ikusten inondik inora.
TWITTERren zuen zain, @ziberfeminismo
HELBIDE HONETAN ITXARONGO ZAITUZTET, ONDO ETORRI!
http://twitter.com/ziberfeminismo
Etxeko langileen prekaritatea= hilketak
Bizkaiko etxebarrukoak elkarteak salatuta jakin izan dugu, etxeko langile atzerritar baten hilketa gertatu dela Santurtzin, lanean zegoela ekonomia izkutuan eskubiderik gabe.
MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
BIZITZE ONA eta DESAZKUNDEA: YAYO HERRERO
ARCADI OLIVERES: ezinbesteko analisia
Genero ikuspegia faltan lar ekonomikoa nire gusturako, hala eta guztiz ezinbestekoa: “Los porqués de las desigualdades Norte-Sur”
FEMINISTALDIA eta GRANADAKO 1. URTEURRENA
Hilabete honek feminismoari buruzko gogoeta politak ekarri dizkit. Pasa den astean zenbait bideo aurkitu nituen youtuben. Lagun batek Granadan jasotakoaren liburu eta bideoaren argitarapena kontatu zidanean, hara ni youtubera berririk aurkitzen nuen begiratzera, eta bat baino gehiago daude. Guztien artean, honako hau erakargarriena nire ustez:
Granadako jardunaldi feministen urtebete pasa delako, eta Gipuzkoako Plazandreokeko neskek Feministaldia antolatu zutelako eta hara joan ginelako SOSeko feministok; pozgarria izan zait abenduko lehenego hamabostaldia antolakuntza feministaren ildotik.
Horrela izanda, nahiz eta feminismoaren arrakasta edo pisua egunero gurekin egon, elkartze gune horiek zaintzea nahitaezkoa iruditzen zait, bai indarra hartzeko, baita feminista guztiok presente izan behar dugun “sare-irudikari feminista” ikustezin hori sendotzeko.